Bizkaiko Gurutze Gorriak 2017ko Aste Nagusian seguruago ibiltzeko eta istripuak prebenitzeko aholkuak eman ditu

Aste Nagusia Bilbao 2017

Bilbon, 2017ko abuztuaren 23an.- Bizkaiko Gurutze Gorriak zenbait aholku zabaldu nahi ditu herritarren artean, istripurik gabeko Aste Nagusia bultzatzeko. Aholku horien artean lehen mailako prebentzioa (istripuak gertatzea saihestea) eta bigarren mailakoa (horien ondorioak murriztea) azpimarratu nahi dituzte.

Continue reading Bizkaiko Gurutze Gorriak 2017ko Aste Nagusian seguruago ibiltzeko eta istripuak prebenitzeko aholkuak eman ditu

Aste Nagusia – Bilbon – Aholkuak eta Lehen Laguntzak

OROKORRAK

  • Begiratu ea zein eguraldi dagoen iragarrita, eta ea trafiko-eteteak aurreikusita dauden.
  • Erabili garraio publikoa.
  • Eraman jantzi eta oinetako egokiak.
  • Neurtu edaten duzuna. Edan astiro.
  • Egarri ez bazara ere, edan ura noizean behin, berriro hidratatzeko.
  • Osasun-tratamendurik baduzu, gogoratu botika aldean eramatea.
  • Babestu eguzkitik eta berotik. Beroak, hotzak, deshidratazioak, bero-kolpeek… Guztioi eragiten digute. Arreta berezia jarri honako hauei: adinekoak, gaixoak, haurrak, eta abar.

Continue reading Aste Nagusia – Bilbon – Aholkuak eta Lehen Laguntzak