Bizkaiko Gurutze Gorriak 2017ko Aste Nagusian seguruago ibiltzeko eta istripuak prebenitzeko aholkuak eman ditu

COMPARTIR
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Aste Nagusia Bilbao 2017

Bilbon, 2017ko abuztuaren 23an.- Bizkaiko Gurutze Gorriak zenbait aholku zabaldu nahi ditu herritarren artean, istripurik gabeko Aste Nagusia bultzatzeko. Aholku horien artean lehen mailako prebentzioa (istripuak gertatzea saihestea) eta bigarren mailakoa (horien ondorioak murriztea) azpimarratu nahi dituzte.

Bilboko Aste Nagusia gehiago gozatzeko, gogoratu:

  • Arropa eta oinetako egokiak eraman.
  • Egin beti kasu Udalak eta Babes Zibileko zerbitzuek eskaintzen dituzten oharrei eta adierazpenei.
  • Errespetatu antolakuntzak ezarritako segurtasun barrutia eta oharrak ematen dituzten seinaleak.
  • Zaindu une oro txikienak. Erabili ezazu identifikazio eskumuturrekoa, gal ez daitezen.
  • Behar beharrezkoa dena baino ez eraman. Adi beti zure gauzei eta ez inoiz begi-bistatik galdu.
  • Gogoratu Aste Nagusia denok gozatzeko dela.
  • Garbitasuna gure ardura da. Zain dezagun hiria!
  • Alkoholak ez du eragin berbera guztiongan.
  • Hobe da zeuk gogoratzea ze ondo pasatu zenuen atzo, beste batzuek gogorarazi behar izatea baino.
  • Jaso ezazu eguraldiaren aurreikuspenari eta egon daitezkeen trafiko mozketa posibleei buruzko informazioa. Garraio publikoa erabili.

Su Artifizialak

Su artifizialak itsasadarretik gertu ikusi behar badituzu, ez zaitez jarri uretara erortzeko arriskua duten lekuetan: ertzetan, barandetan, eskaileratan… Lehorrean bazaude eta norbait uretara erori dela ikusten baduzu, bota heltzeko aukera emango dion objekturen bat eta deitu 112 zenbakira edo ohartarazi gertuen dagoen sorosleari.

Ikuskizuna itsasadarrean bertan dagoen ontzi batetik ikusi behar baduzu, gogoratu:

  • Errespeta itzazu segurtasun barrutia eta oharrak ematen dituzten seinaleak.
  • Utzi libre itsasadarreko gune balizatua. Larrialdi zerbitzuetarako ebakuazio bideak dira.
  • Uretara erortzen bazara, laguntza eskatu besoak altxatuz eta itxaron zu ateratzera doazen arte.
  • Egon zaitez beti lasai edozein egoeraren aurrean.
  • Ez bota zaborrik uretara. Ez kutsatu.
  • Ziurtatu zure ontzia ondo lotuta dagoela.

Bizkaiko Gurutze Gorriak, su artifizialek irauten duten bitartean itsasadarrean osatzen den segurtasun dispositiboan hartzen du parte.

Badakizu, goza itzazu jaiak irribarre batekin. Prebenitzea bizitzea da.

 


COMPARTIR
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *