Aste Nagusia – Bilbon – Aholkuak eta Lehen Laguntzak

COMPARTIR
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

OROKORRAK

  • Begiratu ea zein eguraldi dagoen iragarrita, eta ea trafiko-eteteak aurreikusita dauden.
  • Erabili garraio publikoa.
  • Eraman jantzi eta oinetako egokiak.
  • Neurtu edaten duzuna. Edan astiro.
  • Egarri ez bazara ere, edan ura noizean behin, berriro hidratatzeko.
  • Osasun-tratamendurik baduzu, gogoratu botika aldean eramatea.
  • Babestu eguzkitik eta berotik. Beroak, hotzak, deshidratazioak, bero-kolpeek… Guztioi eragiten digute. Arreta berezia jarri honako hauei: adinekoak, gaixoak, haurrak, eta abar.

SEGURTASUNA

  • Egin jaramon larrialdi-zerbitzuei eta antolatzen dabiltzanei, eta bete haien jarraibideak.
  • Errespetatu ezarritako segurtasun-tartea eta oharpen-seinaleak.
  • Zaindu itzazu txikiak une oro. Identifikazio-eskumuturrekoek laguntzen dute umea azkar aurkitzen, galtzen bada.
  • Ez jarri zure edo besteen segurtasunerako arriskutsuak diren tokietan.
  • Behar-beharrezkoa baino ez dena eraman. Adi zure gauzei: ez galdu bistatik. Kontuz litxarrero eta lapurrekin.
  • Argi mozten duten objektuekin, adibidez: kristalarekin.
  • Uretan:
    • Lehorrean bazaude eta ikusten baduzu norbait uretara erori dela:
      • Botaiozu soka bat flotagailuarekin, edota heldu ahal izateko beste edozein objekturekin.
      • Deitu 112ra.
    • Uretara erortzen bazara, eskatu laguntza: altxatu besoak eta itxaron zu laguntzera etorri arte.
  • Egoera edozein dela ere, egon lasai, lagundu larrialdi zerbitzuei eta ez arreta galarazi.
  • Larrialdi-zerbitzuek badute berezko gunea. Ez utzi zure autoa han, eta ez oztopatu bertarako sarrerak edota ebakuazio-bideak.
  • Istripua bada, jarraitu BOL PROTOKOLOA: BABESTU istripuaren tokia; OHARTARAZI 112 Zerbitzua; eta LAGUNDU zaurituak.
  • Badakizu: guztiz bateraezinak dira alkohola edatea eta gidatzea.
  • Zerbait txarto dabilela antzemanez gero, emaiezu horren berri segurtasun-langileei/antolatzaileei.
  • Lagunduta bazoaz, adostu topaleku bat, galtzen bazarete.
  • Ebakuazioa egin behar bada, irten lasai eta modu ordenatuan topagunera, ebakuaziorako bideetatik eta larrialdietako irteeretatik. Ez egin atzera, sekula.

INGURUMENA

  • Ez bota plastikoak edota beirak uretara. Ez kutxatu.
  • Gure ardura da ingurunea garbi mantentzea. Zaindu dezagun herria!

LARRIALDIETAN, DEITU 112RA

EGON LASAI, TRANKIL JOKATU ETA BABESTU ZAURITUA

 

LEHEN LAGUNTZAK

  • Zauritu larriak ez eraman sekula ibilgailu pribatuetan: anbulantzian joan behar dute beti.
  • Zaurituta egon arren ibili ahal baduzu, zoaz oinez larrialdi-postura; arreta egokia emango dizute bertan.
  1. Intoxikazioa
    1. Produktu pozoitsua hartu baduzu (edo zantzua izanez gero), deitu Toxikologia Institutu Nazionalera: 915620420 (eguneko 24 orduak).
    2. Ez oka eginarazi; eta ez hartu edo eman jatekorik, ez edatekorik, ez botikarik, adituek hala egiteko esaten ez badizute.
  2. Erredurak
    1. mailakoak
      1. Sintomak: Lesio gorrixka, mina eta azkura.
      2. Ur hotza 15 minutuan zehar, eta krema hidratatzailea.
    2. mailakoak
      1. Sintomak: Anpoilak edo fliktenak.
      2. Hotza jarri (gutxi gorabehera 15 minutuz) eta ez lehertu anpoilak.
  • Osasun-zentrora joan.
  1. mailakoak
    1. Sintomak: lesio hondoratuak, azalera lehorrekoak, zarakar marroi ilunekin.
    2. Urarekin freskotu eta gazekin estali.
  • Osasun-zentrora joan.
  1. Lipotimia: lurrean jarri (ahoz gora), airea dabilen toki batean, eta nasaitu jantziak.
  2. Jakiak kontrako eztarrira joatea (helduen kasuan): biktimak, nekez bada ere, eztula, arnasa eta hitz egin badezake, hala egiteko esan. Ez jo bizkarrean.
  3. Sudurretako odoljarioa: Sudurzulo biak zuzenean sakatu (5 minutuz), eta burua aurrerantz makurtu.
  4. Odoljarioak
    1. Kanpokoak: odoletan ari den puntuan aposituekin sakatzea, zuzenean, 10 minutuz.
    2. Barrukoak: nasaitu biktimari estutzen dion edozer.
    3. Otorragiak: ez saiatu sekula odoljarioa gelditzen. Ez buxatu.
  5. Kontusioak: hotza jarri.
  6. Erortzeak eta kolpeak:

Hantura edo koskorra agertzen bada eragindako tokian, horrek esan nahi du barne-traumatismoa dagoela (normalki, mina eragiten du, handiagoa ala txikiagoa). Arau orokor gisa, erori eta gero, biktimak min handia badu toki zehatz batean, eta ageriko itxuragabetasuna antzematen badiozu bertan, ez behartu mugitzera edo zutik jartzera (bere kabuz ezin badu). Mantendu eragindako atala mugitu gabe, jarri hotza (izotza, trapu batean bilduta) mina arintzeko, eta, mina handia ala txikia den, hausnartu ea 112ra deitu behar duzun, haiek ikusi dezaten zein den lesioaren larritasuna. Buruan kolpea hartu eta gero pertsonari belarritik odola badario, oka egiten badu edo konortea galtzen badu, eskatu laguntza lehenbailehen: deitu 112ra.

  1. Ebakiak eta zauriak

Zauri bat sendatu aurretik, ondo garbitu eskuak, ur eta xaboiarekin. Amaitu eta gero ere bai.

Gero, garbitu zauria ur eta xaboiarekin, edota serum fisiologikoarekin, zurrustaka, zikinkeria kentzeko. Garbitu barrutik kanpora, zaurian germenik sartu ez dadin. Gaza esteril batera bota iododun desinfektatzailea (iododun povidona), eta garbitu zauria, barrutik kanpora, zauria garbitu behar duen gaza-zatia ukitu gabe. Tapatu zauria gaza esteril batekin, eta bendarekin edo esparatrapuarekin lotu.


COMPARTIR
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *